Kontserbazioa

2017ko Zuhaitz Eguna

Datorren martxoaren 18an, urtero data hauetan egiten dugun bezala, Donostiako Ametzagainako parkean (Lau Haizeta), zuhaitz landaketa egingo dugu. Izan ere, martxoaren 21ean, udaberriaren etorrerarekin bat, mundu mailan Basoen Eguna ospatzen da eta Haritzaldetik aurreratu nahi izan dugu festa. Honekin Haritzaldek daramatza 21 urte zuhaitz eguna antolatzen, 21 urte zuhaitzak landatzen eta zuhaitzen zein basoen garrantzia

Loiolako Erriberak Urumean du ardatza

Asteburu zoragarria igaro duguna, Naturaz beterik. Loiolako Erribera auzoak Urumean duela bizkar hezurra aitortu du eta jendeoldea etorri zaigu udazkenari agur esateko. Eguraldiak ere lagundu digu eta atzo bezain eguzkitsu egon ez bada ere, Urumean ibiltzeko primerakoa. Horrela, asteburuan 300 lagun baino gehiagok Urumea gertutik, barrutik, bizitzeko aukera izan dute... Itzela! Ez genuen ordea hainbesteko

Igandean haur tailerrak eta txangoa Urumeatik

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Loiolako Erriberako Auzo Elkarteko Euskara Taldearekin elkarlanean "Neguaren zain, udazken amaiera jaia" antolatu dugu. Datorren igandean, abenduak 11, haurrei zuzendutako tailerrak izango dira Giuseppe Verdi plazan (Loiolako Erriberan). Aldi berean, txandaka, Urumeatik txalupa motordunez txango gidatuak egingo ditugu eta ibaia barrutik ezagutzeko aukera paregabea izango duzue (tiketak egunean bertan Giuseppe Verdi plazan).

Auzolana: landare kentzea

Bilboko Aterpe Berri Eskaut taldeari ingurumen alorrean bolondres jardunaldi batzuk antolatu dizkiogu. Bi eguneko auzolana burutzeko bi gai landu dira: alde batetik Ulian Crocosmia × crocosmiiflora landare inbaditzaileak kentzea eta bestetik Mendizorrotzeko landarez gainezka zegoen anfibioen putzu bat egokitzea, landare batzuk kendu ur-libreak lortzeko. Oso gustora landu ditugu jardunaldiak eta gure esker onak adierazi nahi diegu. Mila esker!!