Sentsibilizazioa

Landaketa herrikoia Amaiur parkean, Amaran

Amara Berriko bizilagunak berreskuratzen dute, beti bukatugabea eta askotan aldarrikatua izan den "Amaiur parkea" (1998. urtetik). Hau ospatzeko festatxo bat egingo da, zuhaitz landaketarekin, Haritzalde Naturzaleen Elkartearekin batera eta bide batez, Amara auzoan euskara dudtatzea dugu helburua. 2014ko martxoaren 29an, goizako 12etan Amaiur parkean. Auzotar guztiak, haurrak, gazteak, helduak, baita txakurrak ere parkeaz poza dezatela

Urumea gertutik ezagutzen

Gure ibaiaren sekretuak ezagutzeko bisitaldi gidatuak Jarduera San Telmo Museoan ikusgai dagoen “Ura, ibaiak eta herriak” erakusketaren inguruan hainbat elkartek eta erakundek antolatzen ari garen herritar agendaren baitan kokatzen da. Bisitaldi gidatuak Haritzalde Naturzaleen Elkarteak burutuko ditu ARRAUNING.COM enpresarekin elkarlanean. Horietan Urumea barrutik zein kanpotik pixka bat hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Uretatik arraun egiten

Landaketa herrikoia Loiolako Erriberetan

Igande goizean, martxoaren 23an, Loiolako Erribera auzoan zuhaitz landaketa herrikoia burutu dugu. Egulraldiaren beldur ginen, baina hura ere lagundu nahi izan digu eta, azalpenak eman ditugunean euri jasa ederra bota duen arren, landaketa egin dugun bitartean argiune handia zabaldu da, eguzkia ere irten delarik. Dozenaka auzokide etorri zaizkigu Haritzaldekooi laguntzera. Azkenean 100 zuhaitz landatu ditugu: