Sentsibilizazioa

Zuhaitz-eguna: landaketa herrikoiak

Aurtengo landaketa egunak zuen agendan apuntatzen has zaitezen: Martxoak 15: Haritzalderen ohiko zuhaitz-eguna Puion. Martxoak 19: landaketa herrikoia Ikasbide Ikastolan. Martxoak 23: landaketa herrikoia Loiolako Erriberan. Martxoak 29: landaketa herrikoia Amaiur parkean, Amaran. Gure esker onak Donostiako Udaleko Parke eta Lorategi sailari gure proposamena erabat onartu duelako. 2013ko zuhaitz-eguna Damazelai parkean, Donostia.

Zuhaitz landaketa herrikoiak

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Donostiako Udalari natura eta bereziki zuhaitzekiko sentsibilizazioa bultzatzeko eta aldi berean herritarron partaidetza sustatzeko negu honetarako zuhaitz landaketa herrikoiak edo zuhaitz egun ezberdinak antolatzea proposatu dio. Informazio gehiago: presta oharra.

Igeldoko putzuetako kronika

Azkenean Eguzkia lagun burutu dugu Igeltxoaren etxea ezagutzeko ibilaldia. Goizaldeko euri eta enbatari aurre egiteko prest elkartu gara ia 40 lagun. Oso ongi joan da eta galdera ugariren artean luzatu zaigu irteera. Oso balorazio positiboa. Batzuek igeltxoari buruz ea bideorik ote zegoen galdetu dute... etxeko lanak jarrita bukatu dugu.

Igeldoko putzuetara irteera

Otsailaren 2an Hezeguneen Munduko Eguna dela eta, igandean Igeldoko Mendizorrotz eremura antolatu du irteera Cristina Enea Fundazioak, bertako putzuetan bizi den igeltxoa gertutik ezagutzeko. Aurreko urteetan egin bezala, aurten ere Hezeguneen Munduko Eguna modu berezian ospatu nahi du Cristina Enea Fundazioak. Eta horretarako, Aranzadi Zientzia Elkartearen eta Haritzalde Naturzaleen Elkartearekin batera, Igeldora txangoa antolatu du,

Hitzaldia: Goiener egitasmo energetikoa

GoiEner egitasmoari buruzko hitzaldi informatiboa Alex Lópezen eskutik. Etxeetan energia berriztagarriak edukitzeko aukera azalduko dute. Lekua: Craj!-Gaztegunean (Anoeta 28, 1. – Txuri Urdin Izotz Jauregian). Ordua: 18:30etan. Etor zaitez!