Sentsibilizazioa

2013ko azken jarduerak

Iaz egindako azken jarduerak honako hauek izan dira. - Urumeako ibaiertza ezagutzeko bisita gidatua Abenduaren 22an egin zen. Ibaia barnetik ezagutzeko eta ibaiertzeko prespektiba ezberdin bat edukitzeko traineru bitartez egin zen bisita gidatu hau. Kudeaketa ezberdinek ibaian bertan nola eragiten duten ikusteko tresna aproposa izan da trainerua. - Miramon parkeko basoa ezagutzeko bisita gidatua Abenduaren

5 urteko umeekin zuhaitzak lantzen

Azaroko azkeneko bi ostiraletan saio berezia antolatu dugu Donostiako Amara Berri Ikastetxean, 5 urteko umeen 2 gelatan. Proba moduan antolatu dugu aurten estrainekoz eta arrakasta handia gertatu da, haurrak zein irakasleak oso gustura egoteaz gain oso ongi pasa baitute. Helburua zuhaitzen garrantzia goraipatzea zen eta horretarako "izei txikiaren" ipuina gogora ekarri dugu, zuhaitzek zer ematen

Hazi banaketa CVCErekin

Haritzaldek azaro hasieran antolatutako hazi banaketan, soberan geratu ziren haziak mendi eta basoetara itzuli behar dira, zuhaitz bilakatzeko aukera eduki dezaten. Hau dela eta, Club Vasco de Camping Elkartearen (CVCE) laguntzaz hazi hauek bideratu dira beraien kideen artean. Jaso haziak eta sakabanatu itzazu! Haziak: haritza, pagoa, lizar arrunta eta astigar zuria. Non: CVCEren egoitzan, Prim kalea 35, Donostia. Datak eta

Hazi banaketa: eskerrak

ESKERRIK ASKO DENOI, MILA-MILA ESKER!!! Asteburu honetan urteroko hazi banaketa burutu dugu eta oso arrakastatsua izan da. Oso pozik gaude datuokin. Aurten haritza, pagoa eta astigar zuriko haziak banatu ditugu, ehunka. Eta ehunka lagun ere etorri zaizkigu hazi bila. Batzuk urtero etorri ohi dira eta beste batzuk komunikabideen bidez gure jardueraren berri izanik herri ezberdinetatik