Sentsibilizazioa

Blog berria ARGIAn

Berriki ARGIA aldizkariko web gunean Haritzaldeko kide batek blog bat abian jarri du. http://www.argia.com/blogak/itsaslabarretik/ Bisitatu, merezi du eta! Azken bidalketa marmokei buruz, aurrekoa, bereziki kezkagarria, kontsumo baxuko bonbilen inguruan, ARGI IBILI!!

Erakusketa: Añarbe baso erreserba

  Añarbe baso erreserba erakusketara gerturatzera animatzen zaituztegu. Erakusketa atal ezberdinez osatua dago eta Añarbe 1000 Ha.tara zabaltzeko eskakizuna bere osotasuean baloratzeko aukera ematen du. Informazioa gehiagorako: prentsa oharra (elebiduna) (PDF) eta erakusketaren kartela (PDF).

Haur festa eta Añarbe 1000 mendi ibilaldia

Biodibertsitate eta Ingurumen egunei itsiera borobila emateko haur festa antolatu genuen Donostiako Loiolako Erribera auzoan (Loiolako Erribera Auzokide Elkartearen lankidetzaz) eta Añarbe 1000ren nondik norakoak ezagutzeko mendi ibilaldia antolatu zen beste elkarteekin batera (Eguzki, CVC, Ekologistak Martxan, Urdaburu M.T.). Naiz eta jarduera hauetan eguraldi kaxkarra izan zen, hurbildu zirenak primeran pasa zuten festan parte hartzen

Ingurumen Eguna: Hitzaldia

Ekainak 5ean, bihar asteazkena, Ingurumen eguna ospatzen da mundu guztian. Orain arte burutu ditugun hainbat ekitaldiei amaiera emateko jarraian gomendatzen dugun hitzaldira joan zaitezten animatzen zaituztegu: Hitzaldia: “Zergatik baso erreserba Añarben?” Hizlaria: Kiko Alvarez, biologoa. Non eta ordua: Koldo Mitxelena kulturunean. Donostian. 19:00etan. Laguntzaileak: Eguzki eta Ekologistak Martxan.