Sentsibilizazioa

Ingurumen egunean parte hartu!

"Donostiako ezkatadunak" hitzaldia 50 bat pertsona gerturatu ziren Ikasbide ikastolan eman zen hitzaldira. Gehiengoak umeak ziren esta suge bat bizirik ikusteko aukera izanak, ikaragarri gustatu zitzaien. Santa Klara uhartera txangoa 75 pertsona gerturatu ziren uhartera, 2 txalupatan. Badiatik bueltatxo baten ondoren iritsi ziren eta bertan zeuden animalia ezberdinak bilatu eta ikusi zituzten. Itsasoan bizi direnen

Añarbe 1000. Mendi martxa

AÑARBE+ERREKABELTZ mendiak BASO ERRESERBA izendatuak izateko talde ekologistak, mendi elkarteak eta instituzio sinatzaileak, elkarlaenan egiten ari garen kanpainaren barruan, herritarrak “AÑARBE. 1000” kanpainaren helburu guztiekin bat egitera animatzen ditugu baita Aiako Harria Natur Parkean ekainaren 2an egingo den mendi martxan parte hartzera ere. Keinu honekin, Erresebaren sorrera azkartzea eta pausoak ORAIN ematea eskatu nahi diogu

Ospatu gurekin Ingurumen eguna

Ingurumenaren eguna (ekainak 5) Ekainaren 1ean: FESTA! Biodibertsitatearen eta ingurumenaren egunak ospatzeko. Loiolako Erriberako Auzo Elkartearekin batera. Giuseppe Verdi plazan, Donostiako Loiolako Erriberan. 10:00 diana albokariekin. 11:00 ipuin kontalaria (3-6 urte). 11:00 birziklaturiko gauzekin jostailuak egiteko tailerrak. 12:00 haur jolasak. 12:30 erromeria trikitilariekin. Ekainaren 2an: Mendi irteera Añarbeko Erreserba ezagutzera. Antolaketan: CVC, Urdaburu, Girizia, Eguzki,

Ospatu gurekin Biodibertsitate eguna

Maiatzaren 22an: hitzaldia: “Donostiako ezkatadunak: gure lagunak narrastiak” Loiolako Erriberako Ikasbide Ikastolan. 18:00etan. Hizlaria: Xabier Rubio (Haritzalde N.E eta Aranzadiko Z.E.ko kidea). Umeei zuzendaturiko saioa. Laguntzailea: Loiolako Erriberako Auzo Elkartea. Maiatzaren 24an: hegoaldeko zuhaitz-igeltxoaren bizilekura bisita gauez. BERTAN BEHERA UTZITA.  Eguraldi txarra dela eta, eskeinitako jarduera ezin da burutu. Data berri bat dugunean argitaratuko dugu.