Sentsibilizazioa

Izkiko Parke Naturalera irteera

Augur Natureko Ramón Arambarriren eskutik Izkiko Parke Naturaleko fauna ikusteko aukera paregabea izan genuen. Txangoaren odoren bazkarian indarberritu ginan babarrun platerkada ederrarekin. Izki Parke Naturaleko webgunea.

Larunbatean Diputazioaren aurrean Aralarren defentsan

Naturzale!! Aralarko Parke Naturalaren inguruan eztabaida bizia piztu da, Enirio-Aralar Mankomunitateak Parke Naturalaren araudiarekin bat ez datorren pista-sare zabal eta suntsitzailea onartu duelako. Foru Aldundiak Parke Naturalaren kudeatze-arduraduna da, baina, Parkea babestu beharrean, pisten bultzatzaile nagusi bilakatu da. Hori salatzeko, Gipuzkoako talde naturazale eta ekologisten koordinadora NATURKONek kontzentrazio bat egingo du Donostian, larunbatean, hilak 11,

Loiolako Erriberak Urumean du ardatza

Asteburu zoragarria igaro duguna, Naturaz beterik. Loiolako Erribera auzoak Urumean duela bizkar hezurra aitortu du eta jendeoldea etorri zaigu udazkenari agur esateko. Eguraldiak ere lagundu digu eta atzo bezain eguzkitsu egon ez bada ere, Urumean ibiltzeko primerakoa. Horrela, asteburuan 300 lagun baino gehiagok Urumea gertutik, barrutik, bizitzeko aukera izan dute... Itzela! Ez genuen ordea hainbesteko

Igandean haur tailerrak eta txangoa Urumeatik

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Loiolako Erriberako Auzo Elkarteko Euskara Taldearekin elkarlanean "Neguaren zain, udazken amaiera jaia" antolatu dugu. Datorren igandean, abenduak 11, haurrei zuzendutako tailerrak izango dira Giuseppe Verdi plazan (Loiolako Erriberan). Aldi berean, txandaka, Urumeatik txalupa motordunez txango gidatuak egingo ditugu eta ibaia barrutik ezagutzeko aukera paregabea izango duzue (tiketak egunean bertan Giuseppe Verdi plazan).