Sentsibilizazioa

Zuhaitz landaketa Ametzagainan

Datorren martxoaren 19an, urtero data hauetan egiten dugun bezala, Donostiako Ametzagainako eremu naturalean, zuhaitz eguna ospatuko dugu, landaketa baten bidez, (munduko basoko eguna, martxoaren 20a da). Ekintza hau Donostiako gizarte osora zabaldu nahi dugu, beraz irekia izango da eta nahi duenak parte hartu dezake, hori bai, mendiko zapatilak edo botak eramatea gomendatzen dugu. Parte hartzeko

Irteera gidatua Mendizorrotzera, hegoaldeko zuhaitz-igelaren etxea ezagutzera

Joan den abenduan  sute batek igeltxoa bizi den eremua kiskali zuen (200 ha inguru= 300 futbol zelai), bertako 4 putzuak kaltetuz. Erretako lekua eta hezegune horiek bisitatu ditugu, inguruko balio naturalak pixka bat gehiago ezagutuz, bereziki anfibioen komunitatea. Hezeguneen Munduko Eguna sentsibilizaziorako ekimen ezin hobea da eta igeltxoaren putzuak Txingudi eta Urdaibai bezain garrantzitsuak direla, ozenki adierazi behar da.  

Zuhaitz landaketa Donostiako Musika Hamabostaldiarekin

AURREKARIAK. 2012ko emanaldietan zehar, Donostiako Musika Hamabostaldiak (DMH) sortutako CO2-a konpensatu nahian, honako zuhaitz landaketa hau egin genuen bi elkarteok elkarrekin: 75 astigar txiki 120-150cmkoak 25 astigar txiki 150-200cmkoak 15 urki 150-200cmkoak 25 urritza 150-200cmkoak 60 lizar 120-150cmkoak 20 intxusa 80-120cmkoak Guztira 220 zuhaitz landatu genituen. ORAINGOAK. Duela 3 urte bezala, aurten ere, DMH, Haritzalde

Otsoaren egungo egoera Euskadin: Hitzaldiaren bideoa

Euskal Herriko otsoaren egoerari buruzko hitzaldia. 39. minututik aurrera. Watch live streaming video from gfa_kultura at livestream.com Hizlariak: Jorge Etxegarai eta Andrés Ilana. Euskadiko Otso Taldeko kideak. Data: 2015eko azaroaren 23an. Non: Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Otsoaren kanpainako informazioa gehiago: - Solicitan al Gobierno Vasco la inclusión del lobo en el CVEA Otsoa babesteko sinadura