Sentsibilizazioa

Zumaiako itsasaldiko zabalgunera bisitaldi gidatua

Maiatzaren 22an Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna da eta berau ospatzeko maiatzaren 17an, igandea, Zumaira goaz itsasoko fauna eta flora ikustera. Goizean Itzurun hondartzatik abiatuta, inguruko mararte zabalgunean ibiliko gara bertako izadia ezagutzen. Bazkaria, hondartzan, bakoitzak etxetik eramandakoa elkarbanatuz. Arratsaldez, Flysha ikusteko itsasontziz ibiliko gara. Animatu eta zatoz gurekin! Izema-ematea beharrezkoa da (izen, 2 abizen, jaiotze data, NA eta harremanetarako

Ama Lurraren Nazioarteko Eguna

TXIKITIK HASITA EGUNERO ZAINDU Urtero bezala apirilaren 22an Mundu mailan  Ama Lurraren Eguna ospatzen da; 45 urte betetzen dira urtez urte sentsibilizazioa lantzen. Aurten Haritzalde Naturzaleen Elkarteak bat egin nahi izan du egunarekin eta ospakizuna kalera eraman nahi du bertako zuhaitzak banatuz. Haritz bat landatu nahi duzu Planetaren alde? Eta lizar bat? Zergatik ez astigar

Bisitaldi gidatuak Urumeatik

Aste bukaera honetan Urumea ibaiko natura eta historia ezagutzeko aukera paregabea duzu: bertako fauna eta flora, baserri, ibaiertza, garbilekuak… Bisitaldia gidatuak traineruz edo oinez izan daitezke, aukeratu ezazu nahia eta egin! Bisitaldiak elebinua izango dira. Traineruz (izena ematea beharrezkoa da: arrauning.com) Apirilak 18 larunbata, 17:00tan. Oinez (izena ematea beharrezkoa da: naturzale [at] haritzalde.org) Apirilak 19 igandea, 10:00etan. Ekarri

Zuhaitz landaketa herrikoia Loiolako Erriberatan

Aurreko larunbatean, martxoak 28, euripean baina umore eta aldarte onez 85 lagunetik gora elkartu gara Loiolako Erribera auzoan Urumea ibaiaren ertzean landaketa herrikoia egiteko. Haritzaldek antolatu du, baina Auzo Elkarteko laguntza izan dugu. Hemendik eskertu nahi diegu etorri den jende guztiori eta mezua zabaltzen lagundu diguten guztiei, bereziki Ikasbide Ikastola eta Amara Berri Ikastetxeei. Donostiako

Zatoz udaberria hasiera ospatzera Haritzalderekin!

Urumea gertutik ezagutzeko bisitaldi gidatua larunbatean (traineruz, arrauning.com) eta igandean (oinez). Loiolako Erriberako Auzokide Ekartearekin zuhaitz landaketa herrikoia egingo dugu larunbat goizean. Urumearen ibaiertzean Miken Laboaren pasabidearen albo batean. Ondoren indarberritzeko mokadutxo  bat hartzeko aukera Apitxin tabernan.