Bloga

Belartzan Obra ilegalak baimen ilegala

DONOSTIAKO UDALA BELARTZAKO LEGEZ KONTRAKO LANEN LAGUNTZAILE Betelana lau hilabetez geldituta egon ostean, berriro ere materialak isuri eta metatzeari ekin diote, gure iritziz guztiz ilegala den jardueran. Harriek beheko harrobian dute jatorria eta udaberrian legez kontra ari zirela salatu bagenuen ere, Udalak ekidin ez ezik, baimendu egin zituen araudia hautsiz. Orain Udala orduan bezala beste aldera

Metroari STOP: Kostaseko alegazioei buruzko prentsaurrekoa eta bilera deialdia!

Satoralaiaren prentsaurrekoa Donostian Metroaren Pasantearen egitasmoa atzera botatzea eskatzeko Itsasertzetako Zerbitzuan hainbat alegazio egin dira Satorralaia bizilagunen mugimenduak prentsaurrekoa eman du gaur Donostian, Metroaren Pasantearen obrak burutzeko helburuarekin Kontxako hondartzan herri jabariko itsas-lurrak okupatzeko Eusko Jaurlaritzak egindako eskaera dela eta, azken egunotan Itsasertzetako Zerbitzu Probintzialean aurkeztu diren alegazioen berri emateko. Bizilagunen mugimendu honek sustaturik egunotan

Mercadonak bere ingurumen-kompromisoaren irudia arriskuan jarri du

Mercadona Belartzako harrobian kokatuko deia baieztatuta, NATURKONek publikoki jakinarazi nahi die enpresa horretako arduradunei gune hori garatzeko makina bat ilegaltasun eta irregulartasun egin direla , gaur egun argitu gabe dirautenak. Belartzako harrobiko obra udalaren baimenik gabe hasteaz gain, legezkoa den lizitazio lehiaketa publikorik egin gabe ere hasi zen, hartara beste enpresei exekuziora garaiz aurkeztea galaraziz.

Logotipo lehiaketa. 25. urteurrena ospatzeko

LOGO LEHIAKETA Haritzaldek 25 urte beteko ditu 2017an eta logoa behar dugu. 1. Antolatzailea: Haritzalde Naturzaleen Elkartea. 2. Partehartzaileak: Edonork parte hartu dezake, bere adina edozein dela ere. 18 urtetik beherakoek guraso edo tutorearen baimena beharko dute. 3. Gaia: Haritzaldek 2017an 25 urte beteko ditu eta urteurrena ospatzeko Elkartea bereiziko duen logoa nahi dugu, behinik behin 25

Aste Nagusiko manifestazioa antitaurinoa

Haritzaldek bat egiten du Donostia Antitaurina Orain herri ekimenarekin. Manifestazio deialdiara gonbidatzen zatuztegu guztioi beraiekin bat egiteko. Data: Abuztuak 13 larunbata. Ordua: Arratsaldeko 18:00tan. Irteera lekua: Donostiako Bulebarretik. Leloa:  “Herri galdeketa orain! Zezenketarik ez! Donostia contra el maltrato animal“. Beraien hitzekin bat eginik, ea denon artean lortzen dugun basakeri honekin amaitzea eta aurtengo zezenketak hirian egiten