Bloga

Belartzako betelanak baimenik gabe!

<AÑ13.1 BELARTZA II> EREMUKO <AÑ13.2 CANTERA> (MERCADONA) IZENEKO OBRAK BURUTZERAKOAN LEGEAREN KONTRAKO EGINTZAK ETA JARDUERAK “Añ-13.2 Cantera” (Mercadona) delako proiektuaren obra-eremutik kanpo baimenik gabe eta legearen kontra, hango garrantzi handiko balio naturalak kaltetuz, egiten ari diren lanak eta jarduerak salatu nahi ditugu. Apirilaren bigarren astean harrobiko hondeaketatik ateratako harri eta materialak obra eremutik kanpo dagoen

PRENTSAURREKOA: Belartzako betelanak baimenik gabe!

PRENTSAURREKO DEIALDIA MERCADONA DONOSTIAN EZARTZEKO LANAK HAUTSAK HARROTU DITUZTE: BAIMENIK GABE ARI DIRA!! Noiz: 2016-05-12 Non: Donostiako Udaletxean Ordua: 11:00 Belartzako biribilgunean dagoen harrobia eraisten ari dira eta goian, Belartzan (Añorga-Donostia) betelana egiten ari dira, baina material pilaketa egiteko eta han egiten ari diren jardueretarako baimenak, non daude? Lanak berehala gelditzeko eskatzen dugu, bestela, zertarako

Añarbeko basoko hariztien zehar

Aurreko larunbatean, apirilak 26, Añarbeko Baso Erreserba, Añarbeko hariztia (Errenteria) ezagutzera hurbildu ginen. Egun, Gipuzkoako basorik handienetakoa da eta urtez urte aberatsagoa, espezie ugariren babeslekua izanik. Haritzalde beste hainbat natur talderekin batera 1000 ha.ko baso erreserba izendatzeko kanpaina bultzatzen ari gara eta zioak hobeto ulertzeko, hango basotik bertatik paseatzea baino aukera hoberik ez dugu ikusi.

Zuhaitz landaketa Ametzagainan

Datorren martxoaren 19an, urtero data hauetan egiten dugun bezala, Donostiako Ametzagainako eremu naturalean, zuhaitz eguna ospatuko dugu, landaketa baten bidez, (munduko basoko eguna, martxoaren 20a da). Ekintza hau Donostiako gizarte osora zabaldu nahi dugu, beraz irekia izango da eta nahi duenak parte hartu dezake, hori bai, mendiko zapatilak edo botak eramatea gomendatzen dugu. Parte hartzeko