Bloga

AHT gelditu orain!

Guretzat batere lehentasunik ez duelako, are gehiago, beharrezkoa ez delako, premia duten beste hainbat gauzetarako ezinbestekoa den dirua xahutzen ari delako, ekonomikoki bideragarria inoiz ez delako izango, etengabeko zama izanik, eta Ingurune Naturalean suposatzen ari den inpaktu handiarengatik, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak bat egiten du larunbat honetan, ekainaren 13an, Donostiako Alderdi Edertik 17:30etan abiatuko den Abiadura Handiko Trenaren aurkako

“Zuhaitzak, arnasbidean” alternatiban herrixkan aurkezten!

Azken hilabetetan naturarentzako garrantzitsuak diren Munduko eta Nazioarteko Egunak ospatu dira. Horretaz gain, gizarte mugimenduek bizikleta-martxa bat abian jarri dute Klima Aldaketari aurre egiteko dauden benetazko aukerak herritarrei azaltzen. Bizikleta-martxak Baionatik irtengo da eta Europako 6 estatu zeharkatuko ditu Parisen amaitzeko, Donostian lehen geldialdia egin zen. Alternatiben Herrixka. Ingurumen Munduko Eguna Argazkiak Saretuz. Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna

Alternatiben Herrixka Donostian

Alternatibaren Herrixkan izango gara ekainaren 6ean. Ingurumenaren Munduko Eguna (ekainak 5) eta Ozeanoen Munduko Eguna (ekainak 8) ospatzeko giza mugimendua ezin hobea! Mugimendu honen helburua, Klima Aldaketa eta bere ondorioak ekiditeko alternatiba ezberdinak plazaratzea da. Jarduerak: azokak, hitzaldiak, jolasak, tailerrak, bertako eta garaiko pintxoak, bazkari agroekologikoa, bertako edariak, dokumentalak, musika, mahai inguruak, alternatiba aurkezpenak… Informazio gehiago: aurkezpena eta eskuorria-egitaraua. Interneten: facebook eta webgunea. Bertan ikusiko gara!

Espazioak babestuz, espezieak zainduz

1992ko abenduaren 29an, Río de Janeiron sinatu zen Biodibertsitatea kontserbatzeko Nazioarteko Hitzarmena eta orduan erabaki zen, urtero, maiatzaren 22an Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna ospatuko zela. Mundu mailan makina bat ekimen jarri da abian eta egun horretarako jarduera ugari izan ohi da. Hala eta guztiz ere, eta tamalez Klima Aldaketa eragiten ari den beroketa-efektuaren sortzaile diren gas isurketa murrizteko egin diren