Bloga

25. urteurrena ospatzeko: piknik herrikoia

Haritzaldeko 25. urteurrena ospatzeko kideen arteko piknik herrikoia egingo dugu. Lekua, Urgulleko Polboriñean izango da eta eguraldiaren arabera, onarekin noski. Badakizue jarduera askotarako zerura edo itsasoari begira bizi garela, kasu honetan ere eguraldiaren menpe. Zergatik? Eguraldi txarra egingo balu alternatiba bat bilatu dugulako APSAS kirol elkartean (Osasun Iturria kale 18, Amara Zaharra). Data, urriak 7

Urpeko bataiua Getarian

Aste bukaeran urpeko bataiua burutu genuen Getarian. 8 partaide gerturatu ziren eta goiza ederra eman genuen. Eskerrak eman nahi dizkiogu zeinu hizkuntzan lagundu zigun Haritzaldeko kideari. Guretzako plazer bat izan da gormutuei laguntzea itsasoan murgiltzen.   Gipuzkoako Urpeko Jardueren Federakuntzari ere eskerrak eman nahi dizkiogu jarduera prestatzeagatik.

Urpeko bataiua

Itsasoa ezgutzeko beste aukera bat eskeini nahi dizuegu Haritzaldetik eta Gipuzkoako Urpeko Jardueren Federakundearen (GUIF) eskutik, urpeko bataiua. Itsasoan murgildurik arrainen modura arnasketo aukera izando duzu. Esperientzi berri bat edukitzeko aukera: ur azpian arnastea! Zatoz eta Haritzalderekin parte hartu. Non: Getarian. Balearri jatetxearen inguruan. Data eta ordua: Irailak 24 igandean goizeko 10etan. Plaza mugatuak: 15

Berriro ere erasoan Lourdes Txikin

Gaur, atzo Biodibertsitatearen Eguna ospatu ostean, herritar askoren harridura eta haserrerako motozerren burrunba itzuli da Lourdes Txikira. Txikizioaren ostean lanak geldituta zeudela uste genuen, baina goizean dozena erdi zuhaitz bota dituzte bertan eta berriro ere umeak eskolan zeudela makina astuna, arrastradorea maldan gora eta behera ibili da. Badirudi segurtasunak orain ez duela lekurik segurtasunaren izenean

Lourdes Txikikoaren harira Enrique Ramos gezurretan

Gaurko prentsan irakurri ahal izan ditugu Enrique Ramos Hirigintza zinegotziaren adierazpenak eta zur eta lur gelditu gara. Gezurrak bata bestearen atzetik esan omen ditu eta horrek gure haserraldia eragin du. Umeen eta zuhaitzen artean aukeratzeari buruzko demagogia antzu bezain penagarria aparte utzita, esandako gezurrak banan bana ezeztatuko ditugu. Lehenik eta behin, premiazko eta larritasun handiko segurtasun kontua zela