Añarbe

Añarbeko basoko hariztien zehar

Aurreko larunbatean, apirilak 26, Añarbeko Baso Erreserba, Añarbeko hariztia (Errenteria) ezagutzera hurbildu ginen. Egun, Gipuzkoako basorik handienetakoa da eta urtez urte aberatsagoa, espezie ugariren babeslekua izanik. Haritzalde beste hainbat natur talderekin batera 1000 ha.ko baso erreserba izendatzeko kanpaina bultzatzen ari gara eta zioak hobeto ulertzeko, hango basotik bertatik paseatzea baino aukera hoberik ez dugu ikusi.

Haritzaldek Natur Zientzien I. Topaketetan parte hartu du

Haritzaldek jardunaldietako parte-hartzaile izan da beste naturzale askorekin. Bertan bere sorreratik burutu dituen hainbat jarduera, ekintza eta eskaeren erakusketa bat plazaratu du Haritzalde Naturzaleen Elkartea: 20 urte baino gehiago naturaren alde posterraren bitartez. Natur Zientzian I. Topaketa hauek oso interesgarriak izan direla aitortu nahi dugu, ikerlari eta elkarteek zertan dabiltzan ikusteko eta harremanak sortzeko aukera paregabea izan

Erakusketa: Añarbe baso erreserba

  Añarbe baso erreserba erakusketara gerturatzera animatzen zaituztegu. Erakusketa atal ezberdinez osatua dago eta Añarbe 1000 Ha.tara zabaltzeko eskakizuna bere osotasuean baloratzeko aukera ematen du. Informazioa gehiagorako: prentsa oharra (elebiduna) (PDF) eta erakusketaren kartela (PDF).