basoak

Hazi banaketa Urriaren 26 eta 27an

Ekintza goizeko 10:30etatik 13:30etara izango da. Euririk egiten ez badu, Kristina Enea Parkeko Sarreran, Duque de Mandastik (Zigarrogileen plaza). Euria eginez gero: Nestor Basterretxea plaza, Tabakalerako saihetseko sarreraren parean dauden arkupeetan (trenbide azpiko pasabidearen sarrera aurrean) Ekintza honen bidez, zuhaitzen garrantzia aldarrikatu nahi dugu. Naturak inguratzen gaitu. Gu ere Natura gara eta kontserbazioan aktibo izan

Tags: , |

Berriro ere erasoan Lourdes Txikin

Gaur, atzo Biodibertsitatearen Eguna ospatu ostean, herritar askoren harridura eta haserrerako motozerren burrunba itzuli da Lourdes Txikira. Txikizioaren ostean lanak geldituta zeudela uste genuen, baina goizean dozena erdi zuhaitz bota dituzte bertan eta berriro ere umeak eskolan zeudela makina astuna, arrastradorea maldan gora eta behera ibili da. Badirudi segurtasunak orain ez duela lekurik segurtasunaren izenean

2017ko Zuhaitz Eguna

Datorren martxoaren 18an, urtero data hauetan egiten dugun bezala, Donostiako Ametzagainako parkean (Lau Haizeta), zuhaitz landaketa egingo dugu. Izan ere, martxoaren 21ean, udaberriaren etorrerarekin bat, mundu mailan Basoen Eguna ospatzen da eta Haritzaldetik aurreratu nahi izan dugu festa. Honekin Haritzaldek daramatza 21 urte zuhaitz eguna antolatzen, 21 urte zuhaitzak landatzen eta zuhaitzen zein basoen garrantzia

Bertoko hazi banaketa

Donostian 19. urtez egiten dugun bertoko zuhaitzen hazi-banaketa egingo dugu. Aurten haritz, arte, pago, astigar zuria eta lizarren haziak izango ditugu. Banaketa debaldekoa izango da. Haziekin batera nola erein eta gero zuhaitzak nola landatu behar diren azaltzen duen eskuorria ere banatuko dugu. Gainera mahaien inguruan panelak jarriko ditugu Euskal Herriko hainbat zuhaitz eta zuhaixken informazioarekin.