Belartza-2

Belartza-2: ibilbide gidatua

IBILALDIA: BELARTZA, DESAGERTZEKO ZORIAN DAGOEN XARMA HANDIKO PARAJEA ULERTEZINA iruditzen zaigu Belartzan (Donostia-Añorga) 20 hektareako industrialde bat egin nahi izatea, kontuan hartuta 3 km-ra 70 hektarea dituen eta enpresa bat bera ere ez duen Eskuzaitzeta (Zubieta) industrialdea dagoela. Halaber, ONARTEZINA da Donostiako Udalak lanak lizentziarik gabe hasteko baimena eman izana eta aire zabalean arrokak txikitzen

Belartza-2ko bete lanak geldirik?

GELDIARAZITA BELARTZA-HARROBIKO LANAK (MERCADONA) Atzo arratsaldean Donostiako Udaltzaingoak Belartza-harrobia Eremuko lan guztiak berehala geldiarazteko Udal Agindua obragileei eraman zien. Orain Udalak Lurzoruaren Legea, 172.2 Artikuluan urratzen duela aitortu behar izan du. Geuk aurreko astean salatu genuen. Lehenengo salaketatik ia 2 hilabete geroago, atzo, Hirigintza Zinegotzia den Enrique Ramosek Agindua sinatu zuen ilegalitatea onartuz. Bitxia bada

Belartzako betelanak geldiarazi dituzte

Belartzako betelanak gelditurik Naturzale! Jakin berri dugu: Mercadona eraikitzeko lanak (Belartza-Harrobia) gaur arratsaldean geldiarazi egin dituzte!!! Antza denez, Donostiako Udaltzaingoak obra guztiak berehala gelditzeko agindua eraman omen du. Haritzaldek, bizilagunekin eta Naturkon osatzen duten gainontzeko taldeokin batera, lanak ilegalak zirela behin eta berriz salatu dugu, dena irregulartasunez josita baitzegoen eta Lege ezberdinak urratu baitira, prozedurak

Tags: |

Belartzako betelanak baimenik gabe!

<AÑ13.1 BELARTZA II> EREMUKO <AÑ13.2 CANTERA> (MERCADONA) IZENEKO OBRAK BURUTZERAKOAN LEGEAREN KONTRAKO EGINTZAK ETA JARDUERAK “Añ-13.2 Cantera” (Mercadona) delako proiektuaren obra-eremutik kanpo baimenik gabe eta legearen kontra, hango garrantzi handiko balio naturalak kaltetuz, egiten ari diren lanak eta jarduerak salatu nahi ditugu. Apirilaren bigarren astean harrobiko hondeaketatik ateratako harri eta materialak obra eremutik kanpo dagoen