biotopo

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Ama Lurraren Munduko Eguna aspaldikoa den aldarrikapen historikoa gogora ekarriz ospatu nahi: Leitzaran Parke Naturala!

90. hamarkadaren hasieran alderdi politikoek eta agintariek agindutakoa betetzeko unea iritsi dela uste dugu. Ordungo aldarrikapena eta han pizturiko sua ez dira urte hauetan guztietan itzali, eta Leitzaran ibaia eta bere ertzak Biotopo babestua izendatu baziren ere, arroaren parte bat gerora Garrantzi Komunitarioko Lekua (GKL-LIC) eta berriki Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE-ZEC) bilakatu badira ere, kanpoan