Haziak

Hazi banaketa: eskerrak

ESKERRIK ASKO DENOI, MILA-MILA ESKER!!! Asteburu honetan urteroko hazi banaketa burutu dugu eta oso arrakastatsua izan da. Oso pozik gaude datuokin. Aurten haritza, pagoa eta astigar zuriko haziak banatu ditugu, ehunka. Eta ehunka lagun ere etorri zaizkigu hazi bila. Batzuk urtero etorri ohi dira eta beste batzuk komunikabideen bidez gure jardueraren berri izanik herri ezberdinetatik

Hazi banaketa

Aurten bi herritan banatuko dira bertoko zuhaitzen haziak, Donostia eta Lasarte-Orian. Helburu nagusiak zuhaitz eta basoen garrantzia azpimarratzea, eta naturaren kontserbazioa sustatzea dira. Horretarako beste xede txiakiago batzuk lantzen dira: Zein espezie diran bertokoak, nola erein haziak eta zaintzeko dituzten beharrak azaltzea. Norberak bere etxean zuhaitza nola jaio eta hazten den ikustea. Zuhaitzak urtebete edo

Oraina: zeruari begira

Pasa dira bai hilabeteak, bertako zuhaitzen hazi banaketa egin genuenetik. Poliki poliki hazi horietatik batzuk zuhaitza bihurtuko dira. Esnatze prozesua martxan dago naturan. Negua joan da eta, udaberri atarian, ernetu den 7 egunetako haritzak 7 cm harrapatu ditu eta zeruari begira dago.... Zer altuera harrapatuko du? Zenbat urte? Gizakiak moztuko al du? Galdera asko, erantzunik

Hazi banaketa

Urtero egiten den jarduera honetan, bertokoak edo autoktonoak diren zuhaitzen haziak banatzen dira. Helburu nagusiak zuhaitz eta basoen garrantzia azpimarratzea, eta naturaren kontserbazioa sustatzea dira. Horretarako beste xede txiakiago batzuk lantzen dira: Zein espezie diran bertokoak, nola erein haziak eta zaintzeko dituzten beharrak azaltzea. Norberak bere etxean zuhaitza nola jaio eta hazten den ikustea. Zuhaitzak urtebete edo