ibaiak

“Ura, ibaiak eta herriak” erakusketa eta herritar agendaren BALANTZEA

Joan den maiatzaren 31n itxi egin zen martxoaren 18tik San Telmo Museoan ikusgai egon den “Ura, ibaiak eta herriak” erakusketa eta harekin batera amaitu ziren Haritzaldetik osagarri moduan Urumea ibaiaren inguruan antolaturiko jarduerak. 5 mahai inguru, 4 haur festa (Urumea Bizi!), 11 bisitaldi gidatu (URUMEA gertutik ezagutzen), ibaiaren garbiketa (Urumea Garbi), zuhaitz landaketa herrikoiak… Udaberria

Igeltxoaren etxea eta Urumea gertutik

Igeltxoaren etxea ezagutu ezazu! Zatoz hegoaldeko zuhaitz-igelaren habitata ezagutzera! Animalia hau ezagutzeko aukera paregabea duzu. Anfibio hau ikusteko, eta batez entzuteko, gau irteera gidatu bat antolatu dugu. Irtera Aranzadi Zientzia Elkartearen lankidetzarekin antolatu da. Data eta ordua: ekainak 6, gauean ordua zehazteke. Izen-ematea: beharrezkoa izango da, plaza mugatuak. E-maila bidal iezaiguzu zuen datuekin naturzale@haritzalde.org. Urumea gertutik

Urumea bizi: Zuloaga plazan-STM. Kronika

Maiatzaren 30ean, haur festaren motoreak berotzeko San Telmo Museoan Pello Añorga ipuin kontalariaren saio bat burutu zen. Ipuin eta pasadizo ezberdinez baliatuz urumea ibaiaren iturburutik itsasorainoko bidai batean ereman gintuen. Maiatzaren 31ean "ura, iabaiak eta herriak" erakusketaren barnean kokatzen den hiritar agendako azkeneko haur festa burutu zen. Eguraldi kaxkarrak jarduera batzuk bertan behera uztera behartu

ADIERAZPENA: URA eskubide unibertsala

Honekin batera Euskadiko GGKE Koordinakundea, Haritzalde Naturzaleen Elkartea, Prosalus, Papelerías Tamayo, Arrauning.com, Cristina Enea Fundazioa eta Ekologistak Martxan eragileok sinatu dugun ADIERAZPENA aurkezten dizuegu. Adierazpenarekin bat egiten baduzu Atxikitu zaitez! (naturzale @ haritzalde.org). Dakizuenez, asteburu honetan, larunbatean (maiatzaren 31n) itxiko da San Telmo Museoan martxotik dagoen "ura, ibaiak eta herriak" erakusketa. Haritzalde Naturzaleen Elkarteak beste

Urumea bizi: Zuloaga Plazan!

Animatu eta zatoz zure familia eta lagunekin! Ipuin kontalaria: Pello Añorga Adina: 4 urtetik 10era. Lekua: San Telmo Museoan. Eguraldi txarra badago, euri ekaitza, ekintza batzuk San Telmo Museoan burutuko dira.