Urumea garbi
Informazio geihao: prentsa oharra (PDF).
Informazio geihao: prentsa oharra (PDF).
Amaiur parkea Bi hamarkada luze parke bat eskatzen, 20 urte Amaiur parkea aldarrikatzen, ehunka ordu lanean Amarako auzoari muga bat ez jartzeko. Borroka luzea izan da, baina lortu da, ez behin betiko, baina behintzat Amara Berri eta Loiolako Erribera ez daude banaturik. Orain Amaiur parkeak lotzen ditu eta hori oso pozgarria zaigu. Hortaz bi auzoen
Gure ibaiaren sekretuak ezagutzeko bisitaldi gidatuak Jarduera San Telmo Museoan ikusgai dagoen “Ura, ibaiak eta herriak” erakusketaren inguruan hainbat elkartek eta erakundek antolatzen ari garen herritar agendaren baitan kokatzen da. Bisitaldi gidatuak Haritzalde Naturzaleen Elkarteak burutuko ditu ARRAUNING.COM enpresarekin elkarlanean. Horietan Urumea barrutik zein kanpotik pixka bat hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Uretatik arraun egiten
Igande goizean, martxoaren 23an, Loiolako Erribera auzoan zuhaitz landaketa herrikoia burutu dugu. Egulraldiaren beldur ginen, baina hura ere lagundu nahi izan digu eta, azalpenak eman ditugunean euri jasa ederra bota duen arren, landaketa egin dugun bitartean argiune handia zabaldu da, eguzkia ere irten delarik. Dozenaka auzokide etorri zaizkigu Haritzaldekooi laguntzera. Azkenean 100 zuhaitz landatu ditugu:
Eguraldiaren iragarpena dela eta, URUMEA GARBI ekimena APIRILAREN 5era ATZERATUKO DA, programazioa berdin-berdin mantenduko delarik. “Ura, ibaiak eta herriak” erakusketaren herritar agendaren barruan, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak “Urumea Garbi” izeneko ekimena antolatu du hainbat talde gonbidatuz. Surfrider Foundation Europe batu egin zaio eta Prosalus, Tamayo paperdendak, eta Donostiako piragua, surf nahiz arraun elkarteekin batera ibaiaren garbiketa