ingurumen-kudeaketa

  • La cantera de Belartza 2

Belartzako lur isurketa eta lurzoru kutsatuak

Belartzako lur isurketa eta lurzoru kutsatuak Azken hilabeteotan BELARTZA-2 GELDITU PLATAFORMAtik Mercadona saltokia izango den guneko honeaketan ateratako lurrek eraturiko betelanaren ilegaltasuna maiz salatu dugu. 2016. apirilaren hasieran hasi zen 5 m altuera gorako eta 23.000 m2 gorako isurketa ilegalki, udal baimenik gabe, ingurumenaren nahiz paisaiaren gainean inpaktu handia sortuz bere balore bereziak direla eta

Mercadonak bere ingurumen-kompromisoaren irudia arriskuan jarri du

Mercadona Belartzako harrobian kokatuko deia baieztatuta, NATURKONek publikoki jakinarazi nahi die enpresa horretako arduradunei gune hori garatzeko makina bat ilegaltasun eta irregulartasun egin direla , gaur egun argitu gabe dirautenak. Belartzako harrobiko obra udalaren baimenik gabe hasteaz gain, legezkoa den lizitazio lehiaketa publikorik egin gabe ere hasi zen, hartara beste enpresei exekuziora garaiz aurkeztea galaraziz.

Donostian metroa gelditu!

Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, ekainaren 18an manifestazioa burutu zen. Ehundaka lagun urbildu ziren Easo plazara, bertatik irten eta Boulevarrerako bidean egin zutelarik. Manifestazioko leloak: Metroa Gelditu, herriari galdetu / STOP pasante del metro, consulta popular izan ziren. Haritzaldek noski, bat egiten du mugimenduarekin. Sinadura bilketa kanpaina abian dute eta Donostian erroldatuak dauden adin nagusiko orok sinatu dezakete.

Metroa Gelditu, herriari galdetu

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak bat egiten du Satorralaiaren deialdiarekin eta gonbidatu egiten zaituzte bertan parte hartzera. Hitzordua: ekainaren 18an eguerdiko 12etan Easo Plazatik abiatuko gara.   "Metroa Gelditu, herriari galdetu" Joan den urteko abenduan, kalera atera ginen Donostiako metro "pasantea" edo igarobidearen proiektua gelditzea eskatzeko, egitasmo hori beharrezkoa ez delako. Halaber, proiektuaren hasieratik nozitu dugun gardentasun falta