ingurumen-kudeaketa

Ingurumen Eguna: Hitzaldia

Ekainak 5ean, bihar asteazkena, Ingurumen eguna ospatzen da mundu guztian. Orain arte burutu ditugun hainbat ekitaldiei amaiera emateko jarraian gomendatzen dugun hitzaldira joan zaitezten animatzen zaituztegu: Hitzaldia: “Zergatik baso erreserba Añarben?” Hizlaria: Kiko Alvarez, biologoa. Non eta ordua: Koldo Mitxelena kulturunean. Donostian. 19:00etan. Laguntzaileak: Eguzki eta Ekologistak Martxan.

GR121ren “hobekuntzak” txikizioa ekarri lezake Mendizorrotzen

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak GR121aren gainean egitasmoa bertan behera uzteko eskatu die ofizialki Ingurumen Ministerioari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Donostiako Udalari. Laburbilduz, hauxe da pentsatzen duguna: GRa aldatzeko proiektua ez dugu gauzatzerik nahi, batetik dagoen bide zoragarria izorratuko dela iruditzen zaigulako, eta bestetik dirua behar ez den tokian galtzea dela pentsatzen dugulako. Proiektuan “moldaketak” egiteko Udalaren

Froilan Elespe Parke Botanikoaren 10. urtebetetzea

Zer salatu nahi dugu? Espezie inbaditzaile exotikoen presentzia: amerikar karramarroa, Floridako dortoka eta urre-arraina. Hezeguneko bertako espezieen desagerpena. Zaborra. Kartel didaktikoen hondatzea. Errespetu falta hiritarren aldetik parkearekiko. Hezegune txikiaren lehortzea. Jendeak animaliei jaten emateak, nahi gabe izurriteentzako mesedegarria (arratoi eta karramarroak). Zer hobetu nahi dugu? Gizakiarengatik sartutako espezie exotiko inbaditzaileen kanporatzea. Hezegunearen bertako ziren espeziak

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Ama Lurraren Munduko Eguna aspaldikoa den aldarrikapen historikoa gogora ekarriz ospatu nahi: Leitzaran Parke Naturala!

90. hamarkadaren hasieran alderdi politikoek eta agintariek agindutakoa betetzeko unea iritsi dela uste dugu. Ordungo aldarrikapena eta han pizturiko sua ez dira urte hauetan guztietan itzali, eta Leitzaran ibaia eta bere ertzak Biotopo babestua izendatu baziren ere, arroaren parte bat gerora Garrantzi Komunitarioko Lekua (GKL-LIC) eta berriki Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE-ZEC) bilakatu badira ere, kanpoan