ingurumen-kudeaketa

Donostiako Udalak Igarako kanpinaren obrak geldiarazten ditu

Diario Vascon agitaratu den albistearen arabera, Donostiako Udalak obrak geldiarazi ditu beharrezkoak diren baimen guztiak ez zituztelako. Albistearen muina: "El consistorio asegura que la obra se ha iniciado sin contar con los permisos de Medio Ambiente y Arquitectura, por lo que se ha dado orden de paralizarla, iniciándose el oportuno expediente sancionador". Informazio gehiago: albistea

Jaizkibelen sute berri bat

Joan den asteburuan Jaizkibelgo iparraldeko 50 ha erre ziren itxura guztiz nahita eragindako sute berri batean. Aski da! Ez da posible Natura 2000 Sarean babesturik dagoen balio handiko eremua horretan behin eta berriz suteak gertatzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak ikerketa serio eta sakona burutu behar du. Ingurumen Fiskaltzak eskua hartu behar du eta bere kabuz, edota

Naturzaleok behingoz Lehendakariarekin bat gatoz: azpiegitura berri gehiagorik ez!

Eusko Jaurlaritza berria osatu eta egun gutxira Lehendakariak esan zuen legealdi honetan azpiegitura berririk ez dela hasiko eta horrek poztu egiten gaitu, naturzaleok aspalditik zentzugabeko txikizioa gelditzeko eskatzen baikenuen. Egungo krisia ez da soilik ekonomikoa, baizik eta batez ere ekologikoa. Gure ahalmenaren gainetik bizi izan garela esan zaigu eta benetan hala da, Ama Lurraren ahalmenaren

Hegoaldeko zuhaitz-igeltxoaren Kudeaketa Plana, lardaskeria galanta. Apo lasterkariarekin berdin?

Ezagutu Haritzaldek aurkezturiko komunikazioan zer kontatu genuen Bilbon burutu zen IV. Biodibertsitateko Kongresuan. Hitzaldiak zeraman izenburua: “Planes de gestión de fauna amenazada: ¿herramientas de rescate de la biodiversidad vasca?” (PDF). Hegoaldeko zuhaitz-igeltxoaren Kudeaketa Plana, lardaskeria galanta. Apo lasterkariarekin berdin? Komunikazioaren aurkezpena (Powerpoint). Bideoa testuaren behekaldean. Kudeaketa-planak lege betebeharrak dira.  Euskal Herrian 42 ornodun espezie dauzkagu “Espezie