itsasoa

2017ko udazkena: Santa Klara uhartera bisitaldi gidatua

Urtero legez Santa Klara uharteko itsasaldiaren zabalgunera bisitaldi gidatua antolatu dugu. Aurten laguntzaile berezi batekin Aitor Leiza naturzalea, itsasas fauna eta floran aditua.   Zatoz eta Haritzalderekin parte hartu. Non: Donostiako portuko hasieran. Data eta ordua: Urriak 7 larunbata goizeko 10etan. Plaza mugatuak: 40 bakarrik daude. Izan-ematea eta prezioa: Beharrezkoa eta banakakoa da. Familia edo taldetxo bat

Gure kosta itsas eremua babestu

GURE ESKAERA HAUXE: Teniseko itsasaldien eraginpeko eremua babestea eta harriak ezartzeko proiektua baztertzea.  Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Tenis eta Uhartearen artean iragarri den harrietaren aurka agertu nahi du, ekosisteman kalteak ekarriko dituela pentsatzen dugulako. Bide batez, itsas-eremu hori legalki babes dadila nahi du, kostaldea kontserbatu ahal izateko. ESKAERAREN JATORRIA Ingurumen Ministerioak Tenis eta Santa Klara uhartearen

“Zuhaitzak, arnasbidean” alternatiban herrixkan aurkezten!

Azken hilabetetan naturarentzako garrantzitsuak diren Munduko eta Nazioarteko Egunak ospatu dira. Horretaz gain, gizarte mugimenduek bizikleta-martxa bat abian jarri dute Klima Aldaketari aurre egiteko dauden benetazko aukerak herritarrei azaltzen. Bizikleta-martxak Baionatik irtengo da eta Europako 6 estatu zeharkatuko ditu Parisen amaitzeko, Donostian lehen geldialdia egin zen. Alternatiben Herrixka. Ingurumen Munduko Eguna Argazkiak Saretuz. Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna

Alternatiben Herrixka Donostian

Alternatibaren Herrixkan izango gara ekainaren 6ean. Ingurumenaren Munduko Eguna (ekainak 5) eta Ozeanoen Munduko Eguna (ekainak 8) ospatzeko giza mugimendua ezin hobea! Mugimendu honen helburua, Klima Aldaketa eta bere ondorioak ekiditeko alternatiba ezberdinak plazaratzea da. Jarduerak: azokak, hitzaldiak, jolasak, tailerrak, bertako eta garaiko pintxoak, bazkari agroekologikoa, bertako edariak, dokumentalak, musika, mahai inguruak, alternatiba aurkezpenak… Informazio gehiago: aurkezpena eta eskuorria-egitaraua. Interneten: facebook eta webgunea. Bertan ikusiko gara!

Bisital gidatua Zumaira

Igandean, maiatzaren 17an, eguraldi kaxkarrari aurre eginez lagun talde bat gerturatu ginen Zumaira. Goizean itsasaldi beheran putzuetan zeuden itsas animalia eta landareak ikusten aritu gienen Itzurun hondartzaren alboan. Denetik ikusi genuen: alga berde, gorri eta arre desberdinak, holoturia, poliketoak, arrainak, txiba eta arrain arrautzak, karramarro ermitariak, nekora, itsas marraskiloak eta abar. Arratsalderako oskarbi zegoen zerua