itsasoa

Zumaiako itsasaldiko zabalgunera bisitaldi gidatua

Maiatzaren 22an Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna da eta berau ospatzeko maiatzaren 17an, igandea, Zumaira goaz itsasoko fauna eta flora ikustera. Goizean Itzurun hondartzatik abiatuta, inguruko mararte zabalgunean ibiliko gara bertako izadia ezagutzen. Bazkaria, hondartzan, bakoitzak etxetik eramandakoa elkarbanatuz. Arratsaldez, Flysha ikusteko itsasontziz ibiliko gara. Animatu eta zatoz gurekin! Izema-ematea beharrezkoa da (izen, 2 abizen, jaiotze data, NA eta harremanetarako

Urumea eta Santa Klarako kronika

Aurreko astean hainbat jarduera burutu ziren: Urumea, bere giza alderdia Argazki erakusketa ibiltaria Loiolako Kultur Etxean iritsi zen (urriaren 31a arte dago ikusgai) eta Lolo Vasco bisitaldi gidatu baten bitartez ibaiari zegozkio azalpenak eman zituen. Santa Klara uharteko itsasertza Bisitaldi gidatua burutu zen itsasoko fauna eta flora ezagutzeko. Urumea gertutik ezagutzen Ibaian zehar bisitaldi gidatuak

Bisitaldi gidatua Santa Klara uhartera

Zatoz gurekin marearte gunean bizi den fauna eta flora ezagutzera! Donostiako hiri bertan dugun altxorra ezagutzeko aukera paregabea da. Alde batetik, itsasertzeko animaliak eta landareak eta bestetik uharteko sugandila bereziak! Egitaraua 10:00etan Donostiako mollaberrian dagoen uhartera joateko motorren leihatilan. Itsas hondoa ikusi daitekeen txalupa hartuko dugu uhartera joateko. Ibilbidea (urdinezkoa). 10:30tan uharteko marearte guneari

Ondarretako itsasertzean

Pasa den igandean, irailak 28an, Ondarreta hondartzako marearte zabalgunera bisitaldi gidatua antolatu zen. Bertan bizi diren animalia eta landareak ezagutzeko asmoz. Gerturatu ziren ume eta helduek primeran aritu ziren aurkitu ziren alga gorriak, berdeak eta arreak, karramarro, anemona, ofiura, itsas marraskiloei,... buruzko azalpenak jasoaz. Mila esker gerturatu zineten pertsona guztiei! Urren arte!

Haritzaldek Natur Zientzien I. Topaketetan parte hartu du

Haritzaldek jardunaldietako parte-hartzaile izan da beste naturzale askorekin. Bertan bere sorreratik burutu dituen hainbat jarduera, ekintza eta eskaeren erakusketa bat plazaratu du Haritzalde Naturzaleen Elkartea: 20 urte baino gehiago naturaren alde posterraren bitartez. Natur Zientzian I. Topaketa hauek oso interesgarriak izan direla aitortu nahi dugu, ikerlari eta elkarteek zertan dabiltzan ikusteko eta harremanak sortzeko aukera paregabea izan