landaketak

Zatoz udaberria hasiera ospatzera Haritzalderekin!

Urumea gertutik ezagutzeko bisitaldi gidatua larunbatean (traineruz, arrauning.com) eta igandean (oinez). Loiolako Erriberako Auzokide Ekartearekin zuhaitz landaketa herrikoia egingo dugu larunbat goizean. Urumearen ibaiertzean Miken Laboaren pasabidearen albo batean. Ondoren indarberritzeko mokadutxo  bat hartzeko aukera Apitxin tabernan.  

Zuhaitz eguna Puioko parkean

Jar ezazu zuhaitz bat lemapean, gaur Martxoaren 21ean, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Basoen Nazioarteko Eguna ospatu du… eta nola? Zuhaitz eta zuhaixkak landatuz Puiko parkeko magal batean. Aurreko urteetan bezala, bi txandatan bi elkarte desberdinekin egin dugu. Lehenbizikoa Club Vasco de Camping Elkartearekin, eta Donostiako udalak eskeinitako hamiketakoa eta gero Kaebnai elkarte kulturalarekin. Guztira 250 zuhaitz (urki

Landaketa herrikoia Amaiur parkean, Amaran

Amara Berriko bizilagunak berreskuratzen dute, beti bukatugabea eta askotan aldarrikatua izan den "Amaiur parkea" (1998. urtetik). Hau ospatzeko festatxo bat egingo da, zuhaitz landaketarekin, Haritzalde Naturzaleen Elkartearekin batera eta bide batez, Amara auzoan euskara dudtatzea dugu helburua. 2014ko martxoaren 29an, goizako 12etan Amaiur parkean. Auzotar guztiak, haurrak, gazteak, helduak, baita txakurrak ere parkeaz poza dezatela

Landaketa herrikoia Loiolako Erriberetan

Igande goizean, martxoaren 23an, Loiolako Erribera auzoan zuhaitz landaketa herrikoia burutu dugu. Egulraldiaren beldur ginen, baina hura ere lagundu nahi izan digu eta, azalpenak eman ditugunean euri jasa ederra bota duen arren, landaketa egin dugun bitartean argiune handia zabaldu da, eguzkia ere irten delarik. Dozenaka auzokide etorri zaizkigu Haritzaldekooi laguntzera. Azkenean 100 zuhaitz landatu ditugu: