landaketak

Landaketa herrikoia Ikasbide Ikastolan

Gaurko zuhaitz landaketa herrikoia Ikasbide ikastolan espero bezain arrakastatsua izan da. 3-4 mko 7 zuhaitz landatu ditugu: Gaztainondoa, haritza, pagoa, lizarra, urkia, artea eta astigar txikia. Ikasleak bikain ibili dira atxurra eta palekin. Ez gorde indarrak, ezta atxurrak ere. Hurrengoak: martxoak 23. Loiolako Erriberan, Urumearen ertzean. martxoak 29. Amaiur parkean. Amaran.

Zuhaitz egunaren kronika

Eguraldi lainotu eta hotzean burutu ziren landaketak, CVCEkoekin baita Kaebnaikoekin. Pertsona asko gerturatu zen eta zuhaitz guztiak landatu ziren Puioko parkean. Horren adierazle jarraian dituzuen argazki sorta duzue. Ezin izan baduzu ladaketara gerturatu, gogoratu urrengo datak: Martxoak 23: landaketa herrikoia Loiolako Erriberan. Martxoak 29: landaketa herrikoia Amaiur parkean, Amaran.

Zuhaitz eguna

Martxoaren 15ean, CVCE mendi elkartearekin eta Kaebnai elkartearekin batera, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak aurtengo Zuhaitz eguna ospatuko du Puioko parkean. Ekintza hau urtero-urtero egiten dugu eta oraingo honetan ere Puioko eremua aukeratu dugu. Guztira, 178 zuhaitz izango dira: lizarrak, astigarrak eta intxusak… Ekintza honen helburua nagusia gizartearen sentsibilizazioa bultzatzea da, bide batez biodibertsitatea eta paisaia hobetuz,

Zuhaitz-eguna: landaketa herrikoiak

Aurtengo landaketa egunak zuen agendan apuntatzen has zaitezen: Martxoak 15: Haritzalderen ohiko zuhaitz-eguna Puion. Martxoak 19: landaketa herrikoia Ikasbide Ikastolan. Martxoak 23: landaketa herrikoia Loiolako Erriberan. Martxoak 29: landaketa herrikoia Amaiur parkean, Amaran. Gure esker onak Donostiako Udaleko Parke eta Lorategi sailari gure proposamena erabat onartu duelako. 2013ko zuhaitz-eguna Damazelai parkean, Donostia.

Zuhaitz landaketa herrikoiak

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Donostiako Udalari natura eta bereziki zuhaitzekiko sentsibilizazioa bultzatzeko eta aldi berean herritarron partaidetza sustatzeko negu honetarako zuhaitz landaketa herrikoiak edo zuhaitz egun ezberdinak antolatzea proposatu dio. Informazio gehiago: presta oharra.