landaketak

II. Zuhaitz eguna

Martxoaren 23an, CVCE mendi elkartearekin eta Kaebnai elkartearekin batera, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak aurtengo II. Zuhaitz eguna ospatuko du Puioko parkean. Ekintza hau urtero-urtero egiten dugu eta oraingo honetan ere Puioko eremua aukeratu dugu. Guztira, 142 zuhaitz izango dira: lizarrak, astigarrak, haltzak eta haritzak… Ekintza honen helburua nagusia gizartearen sentsibilizazioa bultzatzea da, bide batez biodibertsitatea eta

Nazioarteko emakumeen eguna: Wangari Maathai

Emakumeek gizartean duten garrantzia zabaldu nahi dugu lau haizeetara. Beraien lanari esker, familiek aurrera egiten dute eta ingurunea zaintzen da, hots, ingurumena eta natura babesten dute. Wangari Maathaik, 2004ko Bakearen Nobel Saria, utzitako ondarea da. Bere ideiek indarrean jarraitzen dute, zuhaitzen landaketak burutzea eta emakumeek gizartean egiten duten lana aldarrikatzea. Hori dela eta, Haritzaldetik jarraian

Landaketarako eguraldi bikaina

Hotza bai, baina ezin gara kexatu, eguraldia aparta izan dugu eta. Goizean elurra ari zuen eta Gipuzkoako hainbat lekutan pixka bat txuritu du, Errenterian esaterako. Landatzen hasi behar genuenean ordea, ateri ez ezik, argiuneak ere izan ditugu eta tarte batean eguzkitan aritu gara lanean. Lagun asko ez dira azaldu, baina familia bakar batzuk etorri zaizkigu