Mendizorrotz

2018ko Zuhaitz eguneko argazkiak

2018ko Zuhaitz Eguna Mendizorrotzen martxoaren 17an ospatu dugu aurten CVCEkin. Haritzaldek eskerrak eman nahi dizkiegu gerturatu zineten guztioi, zuek gabe ezinezkoa izango zitzaigun jarduera burutzea. Eskerrak eman nahi dizkiegu ere laguntzaileei, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala.  

2018ko Zuhaitz Eguna

2018-03-15: Prentsa oharra (PDF). Larunbat honetan, martxoak 17, Zuhaitz Eguna ospatuko dugu Mendizorrotz mendian. Aurten 200 zuhaitz ale landatuko dira, espezieak hauek direlarik: lizarra, ametza, artea, urkia sagarrondoa eta gorostia. Hitzordua 10:10 Polipason. Donostiako Udalak doako autobus zerbitzua eskainiko digu. Ordutegia: Igoera Jetsiera 9:30 Hotel Londres 13:13 Polipaso 09:40 Tenis / Antigua 13:45 Antigua 10:00 Igeldoko

Mendizorrotzeko suteen aurrean, kontserbazioa

Tristura handiz bizi izan genuen Haritzaldeko lagunok Mendizorrotzeko azken sutea. Izan ere mendi horren defentsan urteak baitaramatzagu kontserbazio aktibo eta sentsibilizazioaren bitartez. 1997tik 1081 zuhaitz landatu ditugu (ametzak, haritzak, arteak, gaztainondoak, zumarrak, urkiak, lizarrak, astigar zuriak eta txikiak, intxaurrondoak, gorostiak). Gehienak kiskali egin dira, baina badira oraindik bizirik dirautenak. Itxaropena badugu. Nahita eragindako suteak Joan

Igeltxoaren etxea eta Urumea gertutik

Igeltxoaren etxea ezagutu ezazu! Zatoz hegoaldeko zuhaitz-igelaren habitata ezagutzera! Animalia hau ezagutzeko aukera paregabea duzu. Anfibio hau ikusteko, eta batez entzuteko, gau irteera gidatu bat antolatu dugu. Irtera Aranzadi Zientzia Elkartearen lankidetzarekin antolatu da. Data eta ordua: ekainak 6, gauean ordua zehazteke. Izen-ematea: beharrezkoa izango da, plaza mugatuak. E-maila bidal iezaiguzu zuen datuekin naturzale@haritzalde.org. Urumea gertutik