ondare naturala

Haritzaldek bat egiten du Kalapiek deituriko bizikleta martxarekin

Urumean, “Martutenen beste proiektu bat posible da” dute leloa eta guztiz bat gatoz Kalapierekin, nahiz eta beraiek aurkeztu duten proposamenarekin bere osotasunean ados ez gauden. Guk ertzak ahalik eta naturalenak nahi ditugu ubideak ibaia izaten jarraitu dezan. Bihar, maiatzaren 10ean, Kalapie hiriko txirrindularien elkarteak Urumearen ibaiertzean zeharreko ibilbide zikloturista irekia antolatu du, besteak beste eta batez

Maiatzako lehen jarduerak!

Aste honetako jarduerak. Zatoz! Hernaniko bisitaldi gidatuan ikusi daitezkeen animaliak, topatzen badira, noski! Maiatzak 8 Mahai-ingurua: Uraren Zuzentarau Markoaren erronka Nagusia: Gure ibaiekin bakea egitea 19:00etatik 21:00etara, San Telmo Museoan Hizlariak: Joserra Díez, Leandro del Moral, Francesc Larroca, Iñaki Errazkin eta Iñigo Ansola. Moderatzailea: Iñaki Antigüedad.  Maiatzak 10 Irteera gidatua: Hernaniko anfibioak eta narrastiak ezagutu

Urumea garbiko emaitzak

Apirilaren 5ean, auzolanean Urumearen garbiketa sinbolikoa burutu genuen. URUMEA GARBI ekimena Uraren Munduko Egunarekin (martxoaren 22an) eta San Telmo Museoan dagoen “Ura, ibaiak eta herriak” erakusketaren irekierarekin batera burutzeko asmoa genuen, baina eguraldiak orduan ez zigun lagundu. Nabarmentzekoa, 2 dozena lagun lanean aritu ginen eta ordu t'erdi eskasean hondakin ugari atera genuen. Arraun Lagunaken: % 60

Iritzi artikulua: Natur Kontserbazioa Gipuzkoan (II)

Haritzalde bat dator Aitziber Sarobek, Berrian argitaratutako Natur Kontserbazioa Gipuzkoan (II) iritzi artikuluarekin. Iritzi artikuluaren irakurketa oso gomendagarria denez, lehen hitzak jartzen dizuegu eta esteka arikulu osoari. "Iazko otsailean izenburu bereko artikulua argitaratu zuten berripaper honetan. Iritzi artikulu hark Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatu beharko lukeen arlo honetan arreta jartzea zuen helburua. Izan ere, Bilduk agintea