ondare naturala

Hazi banaketa CVCErekin

Haritzaldek azaro hasieran antolatutako hazi banaketan, soberan geratu ziren haziak mendi eta basoetara itzuli behar dira, zuhaitz bilakatzeko aukera eduki dezaten. Hau dela eta, Club Vasco de Camping Elkartearen (CVCE) laguntzaz hazi hauek bideratu dira beraien kideen artean. Jaso haziak eta sakabanatu itzazu! Haziak: haritza, pagoa, lizar arrunta eta astigar zuria. Non: CVCEren egoitzan, Prim kalea 35, Donostia. Datak eta

Haritzaldek Natur Zientzien I. Topaketetan parte hartu du

Haritzaldek jardunaldietako parte-hartzaile izan da beste naturzale askorekin. Bertan bere sorreratik burutu dituen hainbat jarduera, ekintza eta eskaeren erakusketa bat plazaratu du Haritzalde Naturzaleen Elkartea: 20 urte baino gehiago naturaren alde posterraren bitartez. Natur Zientzian I. Topaketa hauek oso interesgarriak izan direla aitortu nahi dugu, ikerlari eta elkarteek zertan dabiltzan ikusteko eta harremanak sortzeko aukera paregabea izan

Tamalez, AHTko lanak honez gero Donostian

Antondegin, lan eremuko zuhaitzak, batzuk ehun urtetik gorako haritzak moztu zituztenetik, asteak daramatzate lur mugimenduak egiten. Abiadura Handiko Trenako obra eroa hementxe daukagu. Eta zertarako? Herritarron beharrak eta lehentasunak beste batzuk dira. Ez al dira izango enpresa eta alderdi politiko batzuen beharrak? Haritzalde Naturzaleen Elkartean lanak bertan behera uzteko eskatu nahi dugu eta Donostiako Udal Ingurumen Aholku Kontseiluari

Santa Klara uharteko marearte zabalgunea

Habitataren Munduko Eguna ospatzeko Haritzaldek ekintza eta ekimen ezberdinak burutu ditu. Hoien artean, marearte zabalguneak ezagutzeko txango gidatuak antolatu (Zumaia eta Donostiako Santa Klara uhartera) ingurumen sentsibilizazioa eta heziketa bultzatzeko eta erakundeei itsasertzeko eremua babestea eta Ondarretako Tenis aldean Kostasek egin nahi duen harrieta proiektua baztertzeko eskatuz. Santa klararako azken txango honek, itsas animalia eta landareak ikusteko eta

Habitataren Eguna: Gure kosta zain dezagun, kostako itsas eremua zain dezagun

Haritzaldek Teniseko mareartearen eragineko eremua babestea eta Ministerioko Kosta Zuzendaritzari harrieta proiektua baztertzea eskatzen du. Haritzalde Naturzaleen Elkarteak, ekosisteman sor litzakeen kalteak direla medio, Tenis eta Ugartearen artean iragarri den harrietaren aurka agertu nahi du. Gure kostaldea kontserbatu behar dugula zinez uste dugu eta, horregatik, berriro ere marearteko zein sakonera gutxiko itsas eremu horren babes