ondare naturala

Zumaiako ondare naturala

Irailean, Zumaira egin zen txangoaren laburpena doakizue jarraian. Eguraldia ezin hobea izan zen, eguzkitsua! Algorri Interpretazio Zentruko bisita gidatuan, Zumaiak duen ondare naturala ezagutzeko aukera egon zen, ikuspedi orokor bat azalduz: Artadiko basotik hasita, Urola ibaitik jeitsiz itsasoruntz padura eta dunak zeharkatuz, itsasertzeko marearteko zabalgunea, itsaslabarrak eta Flyshak duen garratziaz adierazi zutelarik. Bisita amaitu ondoren,

Zumaiko marearte gunea gurekin ezagutu!

Marearte gunean bizi den fauna eta flora ezagutzeko aukera paregabea duzu. Bakarrik, lagunekin, gurasoekin, lehengusuekin edo familia osoa etor zaitezkete. Egitaraua 10:30tan Algorriko interpretazioa zentruari bisita gidatua Aitor Leiza Zumaiako naturzalearen eskutik. 11:30tan Zumaiako hondartza batetako marearte guneari bisita gidatua Aitor Leizaren eskutik. 16:30tan Itsasontzizko bidai gidatua ondare geologikoa ezugutzeko. 45 minutuko bidaia, berdezko ibilbidea. Noiz: irailak

“Ingurumenak Pasaiako kanpo portua ezin daiteke onetsi dio”

Lerroburu honekin topatu gara El Pais aldizkariko albiste batekin. Aurreko ostiralean (ekainak 21ean) argitaratu zuten eta EAEko komunikabideetan ez da zabaldu oraindik... Zergatik? Albistea irakurtzea gomendatzen dizuegu: Medio Ambiente dice que no puede aprobarse el puerto exterior de Pasaia. El Pais. 2013-06-21. (PDF). Kanpoko portuko informazioa: Jaizkibel Bizirik Oceana: Alegazioak Pasaiako Portua: Ingurumen Iraunkortasunaz Txostena

Erakusketa: Añarbe baso erreserba

  Añarbe baso erreserba erakusketara gerturatzera animatzen zaituztegu. Erakusketa atal ezberdinez osatua dago eta Añarbe 1000 Ha.tara zabaltzeko eskakizuna bere osotasuean baloratzeko aukera ematen du. Informazioa gehiagorako: prentsa oharra (elebiduna) (PDF) eta erakusketaren kartela (PDF).

Ingurumen Eguna: Hitzaldia

Ekainak 5ean, bihar asteazkena, Ingurumen eguna ospatzen da mundu guztian. Orain arte burutu ditugun hainbat ekitaldiei amaiera emateko jarraian gomendatzen dugun hitzaldira joan zaitezten animatzen zaituztegu: Hitzaldia: “Zergatik baso erreserba Añarben?” Hizlaria: Kiko Alvarez, biologoa. Non eta ordua: Koldo Mitxelena kulturunean. Donostian. 19:00etan. Laguntzaileak: Eguzki eta Ekologistak Martxan.