Berriro ere erasoan Lourdes Txikin
Gaur, atzo Biodibertsitatearen Eguna ospatu ostean, herritar askoren harridura eta haserrerako motozerren burrunba itzuli da Lourdes Txikira. Txikizioaren ostean lanak geldituta zeudela uste genuen, baina goizean dozena erdi zuhaitz bota dituzte bertan eta berriro ere umeak eskolan zeudela makina astuna, arrastradorea maldan gora eta behera ibili da. Badirudi segurtasunak orain ez duela lekurik segurtasunaren izenean