ondare naturala

Urumeako ondare naturalaren argazki erakusketa

Ramón Arambarri argazkilariaren eskutik argazki erakusketa berri bat sortzen ari gara. Erakusketa honek Urumea ibaiaren naturguneak eta beraietan bizi diren izaki bizidunez osaturik egongo da. Lolo Vascok eginiko Urumea, bere giza alderdiaren argazki erakusketarekin bat egiten du,  bien arteko elementu amankomuna osatuz: Urumea ibaia. Ramón Arambarriren argazki batzuk ikusteko hemen klikatu eta bilatzailean bere izena jarri.

Isun irrigarria eta salaketa ugari ebatzi gabe

Hirigintzako Batzordean 5000 €ko isun proposamena iragarri zuen Enrique Ramos Hirigintza zinegotziakingurune natural batean baimenik gabeko 150.000 m3ko material isurketagatik. Naturzale eta Ekologistok salatu genuen legez, materialak ‘Harrobia’ izeneko obran zuten jatorria. Naturkonetik Garrantzi Komunitarioko Hábitat baten sustsipena suposatu duen, 5 futbol zelaien azalera eta 10 m-ko altuera duen harri-metaketak ‘arau hauste arinatzat’ jo izana

Belartzan hainbat tona harri legez kanpo botatzeagatik, 5.000 euroko isuna!

Belartzan hainbat tona harri legez kanpo botatzeagatik, 5.000 euroko isuna! Orain dela zenbait hilabete, Mercadona eta McDonald’s eraikitzeko lanak hasi zen enpresa bat Urbilgo biribilgune ondoko harrobi zaharrean. Geroztik, lanotan irregulartasun ugari salatu dute auzokoek eta ekologistek. Donostiako Hirigintza zinegotzi Enrique Ramosek irregulartasunak ukatu ditu, behin eta berriro ukatu ere, harik eta amore eman eta

Martxa arrakastatsu eta argigarria Belartzan barrena

Martxaren partaideen hitzetan: Arrakastatsua eta oso argigarria izan da gaur Eguzkik Belartzan barrena antolatu duen martxa. Jesus Mari Alquezar mendizale ezagunaren eta bertako bizilagunen eskutik, parte-hartzaileek bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte Mercadona/McDonald'sen obrek eta industriagune-proiektu batek mehatxatzen duten Añorgako paraje honen balio natural ukaezinak. Mercadonako obren aitzakian, betelanak eta pistak egin dituzte industriagune berria

Belartza-2: ibilbide gidatua

IBILALDIA: BELARTZA, DESAGERTZEKO ZORIAN DAGOEN XARMA HANDIKO PARAJEA ULERTEZINA iruditzen zaigu Belartzan (Donostia-Añorga) 20 hektareako industrialde bat egin nahi izatea, kontuan hartuta 3 km-ra 70 hektarea dituen eta enpresa bat bera ere ez duen Eskuzaitzeta (Zubieta) industrialdea dagoela. Halaber, ONARTEZINA da Donostiako Udalak lanak lizentziarik gabe hasteko baimena eman izana eta aire zabalean arrokak txikitzen