padurak

Urumea gertutik ezagutzen 2015

Gure ibaiaren sekretuak ezagutzeko bisitaldi gidatuak Bisitaldi gidatuak Haritzalde Naturzaleen Elkarteak burutuko ditu ARRAUNING.COM enpresarekin elkarlanean. Horietan Urumea barrutik zein kanpotik pixka bat hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Uretatik arraun egiten traineruz eta ertzetik ibilaldi ederra eginez. Pertsona ororentzat prestaturiko jarduera da, elbarrituek, itsuek eta gorrek ere gozatu ahal izango dute, aurretik ohartarazita. Edukiak: Zer da/zein dira estuarioa, ibaia, ekosistemak,

Urumea gertutik ezagutzen II

Gure ibaiaren sekretuak ezagutzeko bisitaldi gidatuak Jarduera San Telmo Museoan ikusgai dagoen “Ura, ibaiak eta herriak” erakusketaren inguruan hainbat elkartek eta erakundek antolatzen ari garen herritar agendaren baitan kokatzen da. Bisitaldi gidatuak Haritzalde Naturzaleen Elkarteak burutuko ditu ARRAUNING.COM enpresarekin elkarlanean. Horietan Urumea barrutik zein kanpotik pixka bat hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Uretatik arraun egiten

Landaketa herrikoia Loiolako Erriberetan

Igande goizean, martxoaren 23an, Loiolako Erribera auzoan zuhaitz landaketa herrikoia burutu dugu. Egulraldiaren beldur ginen, baina hura ere lagundu nahi izan digu eta, azalpenak eman ditugunean euri jasa ederra bota duen arren, landaketa egin dugun bitartean argiune handia zabaldu da, eguzkia ere irten delarik. Dozenaka auzokide etorri zaizkigu Haritzaldekooi laguntzera. Azkenean 100 zuhaitz landatu ditugu:

2013ko azken jarduerak

Iaz egindako azken jarduerak honako hauek izan dira. - Urumeako ibaiertza ezagutzeko bisita gidatua Abenduaren 22an egin zen. Ibaia barnetik ezagutzeko eta ibaiertzeko prespektiba ezberdin bat edukitzeko traineru bitartez egin zen bisita gidatu hau. Kudeaketa ezberdinek ibaian bertan nola eragiten duten ikusteko tresna aproposa izan da trainerua. - Miramon parkeko basoa ezagutzeko bisita gidatua Abenduaren