Urumea bizi: Loiolako Erriberatan. Kronika
Giro paregabean ospatu da Loiolako Erriberasetan haur festa. Ostiralean, Maite Franko ipuin kontalariarekin, auzoko umeek primeran pasa zuten Ikasbide Ikastolan. Otsoa, sorginak eta koloredun sugeak izan ziren umeekin batera ipuin eta jolasen protagonistak. Larunbatean aldiz, Giuseppe Verdi plazan, umeek “Urumea bizi” lelopean ibaiaren marrazkiak eta hainbat jolasekin parte hartu zuten. Apitxin tabernan hamaiketako eskeini zen partaide