Urumea

Haurrek ibaia naturala nahi dute

Udaberrian auzoetan eginiko haur festetan (URUMEA BIZI!) umeei eskatu zitzaien Urumea ibaia marrazteko eta hura irudikatzeko. Adin ezberdinetakoek (1-12)  ia 200 marrazki oparitu zizkiguten eta gehienek ibaia biziaz beterik margotu zuten, natural itxurarekin, ertzak berdeak eta zuhaitzekin, urak urdinak eta animalitxoekin. Zer ibai mota utziko diegu? Bada aukera eta erronka dugu Urumearen, eta gainontzeko ibai

“Ura, ibaiak eta herriak” erakusketa eta herritar agendaren BALANTZEA

Joan den maiatzaren 31n itxi egin zen martxoaren 18tik San Telmo Museoan ikusgai egon den “Ura, ibaiak eta herriak” erakusketa eta harekin batera amaitu ziren Haritzaldetik osagarri moduan Urumea ibaiaren inguruan antolaturiko jarduerak. 5 mahai inguru, 4 haur festa (Urumea Bizi!), 11 bisitaldi gidatu (URUMEA gertutik ezagutzen), ibaiaren garbiketa (Urumea Garbi), zuhaitz landaketa herrikoiak… Udaberria

Igeltxoaren etxea eta Urumea gertutik

Igeltxoaren etxea ezagutu ezazu! Zatoz hegoaldeko zuhaitz-igelaren habitata ezagutzera! Animalia hau ezagutzeko aukera paregabea duzu. Anfibio hau ikusteko, eta batez entzuteko, gau irteera gidatu bat antolatu dugu. Irtera Aranzadi Zientzia Elkartearen lankidetzarekin antolatu da. Data eta ordua: ekainak 6, gauean ordua zehazteke. Izen-ematea: beharrezkoa izango da, plaza mugatuak. E-maila bidal iezaiguzu zuen datuekin naturzale@haritzalde.org. Urumea gertutik

Urumea bizi: Zuloaga plazan-STM. Kronika

Maiatzaren 30ean, haur festaren motoreak berotzeko San Telmo Museoan Pello Añorga ipuin kontalariaren saio bat burutu zen. Ipuin eta pasadizo ezberdinez baliatuz urumea ibaiaren iturburutik itsasorainoko bidai batean ereman gintuen. Maiatzaren 31ean "ura, iabaiak eta herriak" erakusketaren barnean kokatzen den hiritar agendako azkeneko haur festa burutu zen. Eguraldi kaxkarrak jarduera batzuk bertan behera uztera behartu