Urumea

Urumea gertutik ezagutzen

Gure ibaiaren sekretuak ezagutzeko bisitaldi gidatuak Jarduera San Telmo Museoan ikusgai dagoen “Ura, ibaiak eta herriak” erakusketaren inguruan hainbat elkartek eta erakundek antolatzen ari garen herritar agendaren baitan kokatzen da. Bisitaldi gidatuak Haritzalde Naturzaleen Elkarteak burutuko ditu ARRAUNING.COM enpresarekin elkarlanean. Horietan Urumea barrutik zein kanpotik pixka bat hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Uretatik arraun egiten

Landaketa herrikoia Loiolako Erriberetan

Igande goizean, martxoaren 23an, Loiolako Erribera auzoan zuhaitz landaketa herrikoia burutu dugu. Egulraldiaren beldur ginen, baina hura ere lagundu nahi izan digu eta, azalpenak eman ditugunean euri jasa ederra bota duen arren, landaketa egin dugun bitartean argiune handia zabaldu da, eguzkia ere irten delarik. Dozenaka auzokide etorri zaizkigu Haritzaldekooi laguntzera. Azkenean 100 zuhaitz landatu ditugu:

Urumea garbi: ATZERATUA

Eguraldiaren iragarpena dela eta, URUMEA GARBI ekimena APIRILAREN 5era ATZERATUKO DA, programazioa berdin-berdin mantenduko delarik. “Ura, ibaiak eta herriak” erakusketaren herritar agendaren barruan, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak “Urumea Garbi” izeneko ekimena antolatu du hainbat talde gonbidatuz. Surfrider Foundation Europe batu egin zaio eta Prosalus, Tamayo paperdendak, eta Donostiako piragua, surf nahiz arraun elkarteekin batera ibaiaren garbiketa

Urumea Garbi: Prentsaurrekoa. EGUNERAKETA

“Ura, ibaiak eta herriak” erakusketaren herritar agendaren barruan, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak “Urumea Garbi” izeneko ekimena antolatu du hainbat talde gonbidatuz. Surfrider Foundation Europe batu egin zaio eta Prosalus, Tamayo paperdendak, eta Donostiako piragua, surf nahiz arraun elkarteekin batera ibaiaren garbiketa burutuko dute auzolanean datorren larunbatean, martxoaren 22an, Uraren Munduko Eguna ospatzeko. Hura azaltzeko eta ondoren