zuhaitzak

Zuhaitzak 2013 proiektua: Puioko zuhaitzen jarraipena

ZUHAITZAK 2013 izeneko proiektuak bertoko basoko zuhaitz eta zuhaixken garrantzia azpimarratzen duen proiektua da. Bere barruan hiru lan “lerro” nagusi ditu. Lehenbizikoan, 2013. urtean burutu ditugun zuhaitz landaketak sartzen dira. Bigarrenean, 2013. urtean egin degun bertoko basoko hazien banaketa sartzen da. Hirugarrenean, azkenengo urte hauetan, 2004tik 2013ra, Puioko parkean lurzoru eskasa duen malda batean landatutako

5 urteko umeekin zuhaitzak lantzen

Azaroko azkeneko bi ostiraletan saio berezia antolatu dugu Donostiako Amara Berri Ikastetxean, 5 urteko umeen 2 gelatan. Proba moduan antolatu dugu aurten estrainekoz eta arrakasta handia gertatu da, haurrak zein irakasleak oso gustura egoteaz gain oso ongi pasa baitute. Helburua zuhaitzen garrantzia goraipatzea zen eta horretarako "izei txikiaren" ipuina gogora ekarri dugu, zuhaitzek zer ematen

Hazi banaketa CVCErekin

Haritzaldek azaro hasieran antolatutako hazi banaketan, soberan geratu ziren haziak mendi eta basoetara itzuli behar dira, zuhaitz bilakatzeko aukera eduki dezaten. Hau dela eta, Club Vasco de Camping Elkartearen (CVCE) laguntzaz hazi hauek bideratu dira beraien kideen artean. Jaso haziak eta sakabanatu itzazu! Haziak: haritza, pagoa, lizar arrunta eta astigar zuria. Non: CVCEren egoitzan, Prim kalea 35, Donostia. Datak eta

Tamalez, AHTko lanak honez gero Donostian

Antondegin, lan eremuko zuhaitzak, batzuk ehun urtetik gorako haritzak moztu zituztenetik, asteak daramatzate lur mugimenduak egiten. Abiadura Handiko Trenako obra eroa hementxe daukagu. Eta zertarako? Herritarron beharrak eta lehentasunak beste batzuk dira. Ez al dira izango enpresa eta alderdi politiko batzuen beharrak? Haritzalde Naturzaleen Elkartean lanak bertan behera uzteko eskatu nahi dugu eta Donostiako Udal Ingurumen Aholku Kontseiluari