zuhaitzak

Hazi banaketa: eskerrak

ESKERRIK ASKO DENOI, MILA-MILA ESKER!!! Asteburu honetan urteroko hazi banaketa burutu dugu eta oso arrakastatsua izan da. Oso pozik gaude datuokin. Aurten haritza, pagoa eta astigar zuriko haziak banatu ditugu, ehunka. Eta ehunka lagun ere etorri zaizkigu hazi bila. Batzuk urtero etorri ohi dira eta beste batzuk komunikabideen bidez gure jardueraren berri izanik herri ezberdinetatik

Hazi banaketa

Aurten bi herritan banatuko dira bertoko zuhaitzen haziak, Donostia eta Lasarte-Orian. Helburu nagusiak zuhaitz eta basoen garrantzia azpimarratzea, eta naturaren kontserbazioa sustatzea dira. Horretarako beste xede txiakiago batzuk lantzen dira: Zein espezie diran bertokoak, nola erein haziak eta zaintzeko dituzten beharrak azaltzea. Norberak bere etxean zuhaitza nola jaio eta hazten den ikustea. Zuhaitzak urtebete edo

II. Zuhaitz eguna

Martxoaren 23an, CVCE mendi elkartearekin eta Kaebnai elkartearekin batera, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak aurtengo II. Zuhaitz eguna ospatuko du Puioko parkean. Ekintza hau urtero-urtero egiten dugu eta oraingo honetan ere Puioko eremua aukeratu dugu. Guztira, 142 zuhaitz izango dira: lizarrak, astigarrak, haltzak eta haritzak… Ekintza honen helburua nagusia gizartearen sentsibilizazioa bultzatzea da, bide batez biodibertsitatea eta