Urumea gertutik ezagutzen 2014

Gure ibaiaren sekretuak ezagutzeko bisitaldi gidatuak

Jarduera San Telmo Museoan ikusgai dagoen “Ura, ibaiak eta herriak” erakusketaren inguruan hainbat elkartek eta erakundek antolatzen ari garen herritar agendaren baitan kokatzen da.

Bisitaldi gidatuak Haritzalde Naturzaleen Elkarteak burutuko ditu ARRAUNING.COM enpresarekin elkarlanean. Horietan Urumea barrutik zein kanpotik pixka bat hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Uretatik arraun egiten traineruz edo piraguaz, eta ertzetik ibilaldi ederra eginez.

Edukiak: Zer da/zein dira estuarioa, ibaia, ekosistemak, padura, ertzetako landaredia, bertoko ibar-basoa, landare inbaditzaileak, ibaiko biztanleak (arrainak, hegaztiak, ugaztunak…), fauna inbaditzailea, prozesuak (uholdeak eta mareak kasu) eta bitxikeria ugari.
Natura ez ezik ondare historikoa, kulturala eta etnografikoa ezagutzeko parada emango digu. Eta auzoak,baserriak, zubiak…

Galduko al duzu?

Noiz-zer:
Martxoaren 29an, larunbatarekin. 16:30etan. Kayak, euskeraz.
Martxoaren 30ean, igandearekin. 11:00etan. Ibilaldia, euskeraz.
Martxoaren 30ean, igandearekin. 16:30etan. Trainerua, gazteleraz.
Apirilaren 12an, larunbatarekin. 16:30etan. Trainerua, euskeraz.
Apirilaren 13an, igandearekin. 11:00etan. Ibilaldia, gazteleraz.
Apirilaren 13an, igandearekin. 16:30etan. Kayak, gazteleraz.
Maiatzaren 10ean, larunbatarekin. 12:00etan. Trainerua, elebietan.
Maiatzaren 11n, igandearekin. 11:00etan. Ibilaldia, euskeraz.
Maiatzaren 11n, igandearekin. 12:00etan. Kayak, elebietan.

Iraupena: Trainerua eta kayak: 1h 30 min inguru. / ibilaldia: gehienez 2h 30min.

Ibilbidea: Loiolako Erribera- Martuteneko 27 Poligonoko zubia.

Salneurria:
– Trainerua eta kayak: 5 € (Haritzaldek babesturik. Kostu erreala 15-25 € partaideen arabera).
– Ibilaldia doan.

Kopurua: MUGATURIK. Trainerua: 9 lagun / Kayak: 12 lagun / ibilaldia: 25 lagun.

Adin minimoa: Trainerua: 12 urte / Kayak: 12 urte / Ibilaldia: Adin guztiak, baita umeen aulkiak ere.

Informazioa:
Traineruan nahiz piraguetan ibiltzeko arropa erosoa eraman, hobe kiroletakoa.
Kayak egiterakoan oinak bustitzen dira, traineruan ez, beraz oinetako zaharrak eraman piraguetarako. Kontuan hartu uretan burutzen den jarduera dela eta ondorioz aldatzeko jantziak eramatea komeni dela. Badaude aldagelak eta dutxa hartzeko aukera.

Izena emateko:
* Trainerua eta kayak: www.arrauning.com
* Ibilaldiak: naturzale@haritzalde.org

Informazio osoa: Urumea gertutik ezagutzen (PDF).