Urumea gertutik ezagutzen 2016

Urumea gertutik ezagutzen

Gure ibaiaren sekretuak ezagutzeko bisitaldi gidatuak

Bisitaldi gidatuak Haritzalde Naturzaleen Elkarteak eta ARRAUNING.COM enpresarekin elkarlanean burutuko dira. Horietan Urumea barrutik zein kanpotik pixka bat hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Uretatik arraun egiten traineruz eta ertzetik ibilaldi ederra eginez. Pertsona ororentzat prestaturiko jarduera da, elbarrituek, itsuek eta gorrek ere gozatu ahal izango dute, aurretik ohartarazita.

Edukiak: Zer da/zein dira estuarioa, ibaia, ekosistemak, padura, ertzetako landaredia, bertoko ibar-basoa, landare inbaditzaileak, ibaiko biztanleak (arrainak, hegaztiak, ugaztunak…), fauna inbaditzailea, prozesuak (uholdeak eta mareak kasu) eta bitxikeria ugari.

Natura ez ezik ondare historikoa, kulturala eta etnografikoa ezagutzeko parada emango digu. Eta auzoak, baserriak, zubiak…

Informazio guztia duen eskurria lortu (PDF).

 

Noiz-zer:

T: Trainerua
O: ibilandia

Eus: euskaraz
Cas: gazteleraz
Ele: elebitan
Fr: frantsesa

Martxoak 28, 11:00, O. Fr
Maiatzak 28, 17:00. T. Fr
Ekainak 11, 10:00, O. Fr
Ekainak 24, 17:30. T. Eus
Ekainak 25, 10:00. O. Eus
Uztailak 1, 17:30. T. Cas
Uztailak 2, 10:00. O. Cas
Uztailak 8, 17:30. T. Eus
Uztailak 9, 10:00. O. Eus
Uztailak 15, 17:30. T. Cas
Uztailak 16, 10:00. O. Cas
Uztailak 22, 17:30. T. Eus
Uztailak 23, 10:00. O. Eus
Uztailak 29, 17:30. T. Cas
Uztailak 30, 10:00. O. Cas
Urriak 1, 10:30 O. Cas
Urriak 2, 11:00. T. Zeinu Hizkuntzan (Lengua de Signos Española)
Urriak 8, 10:30. O. Eus
Urriak 9, 11:00. T. Eus
Urriak 15, 10:30. O. Cas
Urriak 16, 11:00. T. Cas
Urriak 22, 10:30. O. Eus
Urriak 23, 11:00. T. Eus
  • Iraupena: Trainerua: 2 ordu inguru. / ibilaldia: 2 ordu eta erdi inguru.
  • Ibilbidea: Loiolako Erribera- Martuteneko 27 Poligonoko zubia.
  • Salneurria: Ibilaldia doan. Trainerua: 5 € (Kostu erreala 25 €).
  • Kopurua: MUGATURIK. Trainerua: 9 lagun / ibilaldia: 25 lagun (5 gutxienez).
  • Adin minimoa: Trainerua: 12 urte / Ibilaldia: Adin guztiak, baita umeen aulkiak ere.
  • Informazioa: Gorrek eta itsuek ere parte hartu dezakete aurretik ohartarazita. Traineruan nahiz piraguetan ibiltzeko arropa erosoa eraman, hobe kiroletakoa. Badaude aldagelak eta dutxa hartzeko aukera.
  • Izena-emateko: Haritzalde

 

 

  • Oharrak:
  1. Jarritako data horietatik kanpo posible da bisitaldi gidatuak taldeentzat hitzartzea, (traineru/kayak gutxienez 8 lagun, gutxieneko adina 12 urte direlarik, eta ibilaldirako gutxienez 10 lagun). Ezohizko irteerarentzat e-mailez jar zaitezte gurekin harremanetan.
  2. Taldea izanez gero jarritako datentzat hizkuntza aldatzeko aukera dago.

Sustatzailea:

Gipuzkoako Foru Aldundia